Euskal Herriko Unibertsitatea

Arabako Kultura Zerbitzua
Arabako Campuseko Kulturgunea
Arabako Campuseko Errektoreordetza

Arabako campuseko kultur ikasgelen bidez, heziketa osagarria, diziplinartekoa eta akademiaz bestekoa eskaini nahi zaio unibertsitateko komunitateari oro. Hiru bloketan garatzen dira: lehenengo eta bigarren lauhilekoetan eta uztailaren lehenengo hiru asteetan.

Norentzat: UPV/EHUko komunitate unibertsitariak.

Arautegia: ikasgeletako plaza-kopurua mugatua da. Ezarritako gutxieneko matrikulazio-kopurura iritsiko ez balitz, kultur hedakuntzarako zerbitzuak bere gordetzen du ikasgela ez eskaintzeko eskubidea.

Matrikularen zenbatekoa ez da itzuliko, errektoreordetzak ikasgela bertan behera utzi edo ikaslearen ezintasun larria, behar bezala justifikatu beharrekoa, tartean ez bada.

Datu pertsonalak babesteari buruzko indarreko legearen betetzeko, jakinarazten da ezen emandako datu pertsonalek tratamendu informatikoa jasoko dutela, ikastaroetarako etorrera eta kontrola gestionatzeko xedeaz. Datuok ikusi, zuzendu, baliogabetu eta fitxategiaren arduradunaren aurrean aurka egiteko eskubideak burutzeko aukera egonen da: yolanda.marcos@ehu.es helbide elektroniko edo ohiko postaren bidez.

Ikastaroaren ziurtagiria lortu ahal izateko, ikastaroaren beraren eskola-orduen %80ra joan beharko da.

Antzerki ikasgelak
Azken eguneratzea: 2011/10/01