Universidad del País Vasco

Servicio de Cultura de Álava
Antzerkia

UNIBERTSITATE-PABILIOIAN 19,00etan
Sarrera DOHAINIK eserlekuak bete arte.

 

Martxoa

7 BASADA EN HECHOS REALES. Pánico Escénico.

28 SOLTARLO AL AIRE. Qué Par Che Teatro.

Apirila

18 HUMOR EN SERIO. Enrique Loyola.

Maiatza

23 LADRONES DE NANAS. Aula de teatro de la UPV/EHU


 

MARTXOA

 

7 Martxoa
Unibertsitate Pabilioian - 19.00etan
BASADA EN HECHOS REALES
Pánico Escénico
Istorio bera bada, zergatik ikusten dugu horren desberdin? Zergatik, gauza bera esanda, ez dugu elkar ulertzen? Honako hau bizi oso bateko filma da; bikote harremanak ikuspuntu zeharo desberdinetatik ikusita.
Basada en hechos reales
28 Martxoa
Unibertsitate Pabilioian - 19.00etan
SOLTARLO AL AIRE
Qué Par Che Teatro
Pertsona bakarreko clown ikuskizun honek 60 minutu irauten du eta publiko guztiei dago zuzenduta. Bertan, Martina pailazoak geldialdi bat, zulo bat, amildegi bat…
Soltarlo al aire


 

APIRILA

 

18 Apirila
Unibertsitate Pabilioian - 19.00etan
HUMOR EN SERIO
Enrique Loyola
Askotariko lanbideak aurki ditzakegu esaera zaharrez eta aipamen ospetsuz betetako hitzaldi honetako protagonistaren, Enrique Loyolaren, curriculumean: umorista, bikoiztailea, gitarra-jotzailea, irrati esataria, gidoilaria eta irakaslea.
Humor en serio


 

MAIATZA

23 Maiatza
Unibertsitate Pabilioian - 19.00etan

LADRONES DE NANAS

Aula de teatro de la UPV/EHU.
Campus de Álava

Errealitatearekiko antzekotasun oro kointzidentzia hutsa da.

Fikziozko egoera ahaztu batetik abiatuko gara, espazio huts batetik; bertan, seme alabak lapurtu zizkieten emakumeei buruzko hausnarketa bat egingo dugu. Beren ama izateko ametsa bertan behera gelditu zen, honela zioen parte mediko bat jaso zutenean: hilik jaioa. Eta, ondoren, hankartearen eta sabel goialdearen arteko hutsune izugarri bat besterik ez.

Emakume talde zenbatezin honen "delitu" bakarra haurdun gelditzea izan zen. Alabaina, gertakariak ahazteak, dena ametsa izan ote zen zalantzan jartzeak eta beren seme-alabak egiatan bizirik edo hilik zeuden ziur ez jakiteak etsipenera eraman zituen. Eta oso tarte txikia dago hortik eromenera.

Ospitaletan, kartzelatan, psikiatrikoetan edo, itxuraz, normaltasunean igarotako bizitza horiek inoiz egin gabeko bekatuak garbitzeko purgatorioa izan ziren beraientzat.

Memoria besterik ez zaigu gelditzen emakume haiek bizitakoa errebindikatzeko; izan ere, gaur egun horietako askoren seme-alabak beren amen bila dabiltza, hilerrietan beren nakarrezko hilkutxa txikiak hutsik dauden bitartean. Ama izan ziren emakume guztientzat, eta izan ez zirenentzat.

Aula de teatro
Azken eguneratzea: 2012/05/07